Espainiako Poliziak hamabost gazte atxilotu zituen, Segi mugimenduko kide izatea egotzita

Duela
14
urte

2010ko urriaren 22an,

Espainiako Poliziak hamabost gazte atxilotu zituen Euskal Herrian, Segi gazte mugimenduko kide izatea egotzita. 300 agentetik gorak parte hartu zuten operazioan eta gerora Espainiako Barne Ministro izango zen Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen sarekada. Atxilotuetako askok torturak salatu zituzten.

Hedabide espainiar gehienek bertsio ofizialarekin bat egin eta ETArekin lotu zituzten militante gazteak, gazte mugimenduko kide izatea "erakunde terroristaren parte" izatea zela ontzat emanez.

Gerora, ordea, hainbati karguak erretiratu zizkioten eta atxilotu guztietatik zazpiri seina urteko espetxe zigorra ezarri zieten. Ertzaintza gazteen abokatuek kondena ezagutu aurretik hauek atxilotzen saiatu zen, legez kanpo, herri harresiak antolatzea ekidin asmoz. Hiruk ihes egitea lortu zuten, ordea, eta Gasteizko herri harresia altxatu zen haien defentsan.

2015ean Konstituzio Epaitegiak ebatzi zuen legez kanpoko atxiloketak izan zirela.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik