1976ko martxoaren 03an,
Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen tiroz Gasteizen. Greba orokorra deituta zegoen eta ehunka langile Zaramagako elizan zeuden elkartuta. Poliziak gas negar-eragilea jaurti zuen barnera eta hauek kalera ateratzen hasi zirenean tiro egin zieten. Polizien irrati seinalean “esaiozu Salinasi, historiako jipoirik handienari gure ekarpena egin diogula” nola aitortzen zuten grabatu zituzten.