1983ko azaroaren 20an,
Espainiako Polizia NATOren aurkako manifestazio baketsuaren aurka oldartu zen Bilbon. 5.000 lagun batu ziren 68 eragile antimilitaristak deitutako martxan. 1983ko udazkenean Europan zehar abian zen NATOren aurkako kanpainaren barruan antolatutako manifestazioa zen.
Manifestazioak baimen guztiak izan arren, Poliziak 50 pertsona baino gehiago zauritu zituen, tartean kazetariak eta azalpen eske poliziengana hurbildutako hautetsiak.
Manifestari batek begia galdu zuen.
Iturria:
Patxo Unzueta, Reacciones a la carga contra manifestantes pacifistas: El gobernador civil de Vizcaya asume la responsabilidad de la violenta actuación policial del domingo en Bilbao (El País, 1983ko azaroak 21).