2001eko irailaren 06an,
Espainiako Guardia Zibilak Unai Romano gasteiztarra atxilotu zuen. Inkomunikazio aldian torturatu egin zuten eta deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zutenean, poliziak solairu oso bat hustu zuen inork ikus ez zezan. Guillermo Ruiz de Polanco epaileak ezikusiarena egin zuen. Torturaren sinbolo bilakatu zen bere aurpegi ubeldua.