Espainiako gorteek Konstituzioa onartu zuten

Duela
46
urte

1978ko urriaren 31n,

Espainiako gorteek Konstituzioa onartu zuten. Abenduaren 6an erreferendum bidez onartua, espainiar iruditerian frankismoarekin apurtu zuen kontsentsuzko testua bada ere, hainbat estatu-egitura mantendu eta kaleko istilu gogorren testuinguruan eman izanak ezbaian jartzen dute irudi hori. Euskal Herrian, autodeterminazio eskubidea onartzen ez zuela eta, EEk, HBk, LKIk, HASIk eta LAIAk Konstituzioaren aurkako kanpaina bultzatu zuten.
Hego Euskal Herriak ezetz esango zion Espainiako Konstituzioari. Botoa emateko eskubidea zuten 1.913.980 lagunen erdiak ere ez zuen bozkatu (934.005) eta abstentzioa %51,21ekoa izan zen. Emandako botoen artean, baiezkoak aise gailendu ziren: 661.412; hau da, %70,81. Erroldari eta abstentzioari erreparatuta, beraz, Hego Euskal Herriko herritarretatik %34,55ek baino ez zioten oniritzia eman Espainiako Konstituzioari. Hirutik batek.

Iturria:

Iturria: Josu Chueca, Franco osteko erreferendumak: abstentzioa, baiezkoa, ezezkoa (ARGIA, 2008ko otsailak 10).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik