1989ko irailaren 05ean,
Espainiako gobernuak Valentziar Herrialdean TV3 emititzea debekatu eta igorleak deskonektatzeko agindu zuen. Canal 9 telebista valentziarraren frekuentziak okupatzen zituen aitzakiaz egin zuten errepikagailuen aurka. Halere, herritarren antolakuntzari esker TV3 igortzeko errepikagailu berriak ipini zituen Acció Cultural del País Valencià erakundeak. Etengabeko isunak jaso zituzten, haiei aurre egin ezin eta 2011n ACPVk igorleak deskonektatzea erabaki zuen arte.
Iturria:
Sergi Pitarch Valencia, El Consell culpa al Gobierno del cierre de TV3 y le pide más espacio radioeléctrico (Levante, 2011ko otsailak 19).