Futbolari emakumeek greba mugagabea deitu zuten Espainiako ligan

Duela
5
urte

2019ko urriaren 22an,

Espainiako futbol ligako emakumeek greba mugagabea deitu zuten. Urtebete zeramaten lan hitzarmena negoziatzen eta futbolaren patronalak ez ziela beste irtenbiderik utzi salatu zuten. Klub guztietako jokalarien %93k bat egin zuten hainbat aldarrikapen jasoz: soldata minimoa ezartzea, gaixoaldietan %100a kobratzea eta haurdunaldien eta sexu jazarpenen inguruko protokoloak adostea.

Emakumeek patronalari borrokaldia irabazi zioten eta hitzarmena sinatzea lortu.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik