Espainiako errugbi selekzioarekin jokatzeari uko egin zion Aratz Gallastegik

Duela
25
urte

1999ko azaroaren 16an,

Espainiako errugbi selekzioarekin jokatzeari uko egin zion Aratz Gallastegik. Europako Kopa jokatzekoa zen, eta Espainiako Selekzioak dei egin zion Getxo Arteako jokalariari. Gallastegi hamabost aldiz izana zen espainiar selekzioarekin, baina ez zela itzuliko jakinarazi zien. Euskal Herriko selekzioaren alde lan egin nahi zuela adierazi zuen, eta euskal kirol agintariei Legebiltzarrean onartu zen Kirol Legea bete zezatela eskatu zien.

Iturria:

Ivan Santamaria, «Euskal Selekzioaren alde lan egiteko, uko egin diot Espainiakoari» - Aratz Gallastegiri elkarrizketa (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko azaroak 17).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte