Espainiako Errepublikako bandera erraldoia jarri zuten Arrasaten, gauez, 25 metroko telegrafoaren zutoinean

Duela
77
urte

1947ko apirilaren 11n,

Espainiako Errepublikako bandera erraldoia jarri zuten Arrasaten, gauez, 25 metroko telegrafoaren zutoinean. Biharamunean egunak oskarbi argitu zuen eta ikusmin handia sortu zuen sorpresak. Inguruko herrietatik ere bertaratu zen jendea bandera ikustera, harik eta eguerdi aldera Ricardo Zabaleta karlista ezaguna zutoinera igo eta bandera kendu zuen arte. Bandera kentzeagatik pistola bat oparitu zioten sari gisa kuartelean. Fermin Arabaolaza izan zen bandera paratu zuena.

Iturria:

Miren Altuna Recio eta Juan Ramon Garai Bengoa, Hacia una memoria compartida. Mondragón 1936-1956. Guerra, resistencia y franquismo (Arrasateko Udala eta Intxorta 1937 Kultur Elkartea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte