Publikoki erakutsi zen lehen ikurrina konfiskatu eta Euzkeldun Batzokija itxi zuten Espainiako agintariek

Duela
129
urte

1895eko irailaren 12an,

Espainiako agintariek Euzkeldun Batzokija itxi eta ikurrina konfiskatu zuten. San Leoncio gobernu agintariaren aginduz, lehen batzokiaren zuzendaritza batzordea atxilotu zuen, baita elkarteko 100 bazkideak prozesatu ere. Itxiera etorri zen EAJ sortu berritan, Sabino Arana atxilotu eta bi astera, eta handik gutxira Bizkaitarra aldizkaria itxiarazi zuten agintari espainiarrek. Zurrumurruen arabera, lehen ikurrina hori 1932ra arte Bilboko Auzitegian egon zen gorderik, eta egun desagertutzat ematen da. Gaur egungo batzokien aitzindaria izan zen Euzkeldun Batzokija.

Iturria:

Euskal sinboloei buruzko ohiko galderak (Sabino Arana Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik