1973ko abuztuaren 11n,
Eskuin muturrak jarritako bi lehergailuk eztanda egin zuten Donostiako Kresala elkartearen egoitzan. Beheko solairua guztiz txikitu zuen.
Elkarteak hilabete gutxian jasan zuen hirugarren erasoa zen. Gazteria antifrankistaren bilgune zen Kresala kultura eta aisialdi elkartea, besteak beste.
Iturria:
Kresala Elkartea.