1901eko urriaren 08an,
Eskola Modernoak ateak ireki zituen Bartzelonan, Francesc Ferrer hezitzailearen ekimenez. Elizak hezkuntzaren erabateko kontrola zuen garaian, horrekin puskatuko zuen eskola jarri zuen abian pedagogo anarkistak.
Helburua langile klaseko haurrek hezkuntza arrazional, sekular eta ez-koertzitiboa jasotzea zen.
Marokoko Gerraren denboran (1909), Bartzelonako Aste Tragikoan istiluen eragile jo zuten, eskola itxi egin zioten eta fusilatu egin zuten. Arrastoa utzi zuen, ordea, eta gerora milaka jarraitzaile izan ditu mundu osoan bere eskola eredu askazaleak.