2010ko martxoaren 12an,
Eskola liburuetatik “kapitalismo” hitza kentzea onartu zuen AEBetan Texaseko Hezkuntza Departamentuak, adiera negatiboa zuelakoan. “Kapitalismo” hitzaren ordez “enpresa libreko sistema” deitzea erabaki zuten, gizarte zientzietako ikasgaietako kurrikulumean ikuspegi kontserbadorea hobetsiz.
Besteak beste, kapitalismoari eta Alderdi Errepublikanoaren historiari ikuspuntu positiboagoa ematea erabaki zuten, eskuin politikoari egindako kritika ezabatzeaz gain.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y Presente)