1963ko apirilaren 24an,
“Escribir en vasco, sin previo permiso, es ya un desacato a la unidad de España”, adierazi zuen fiskalak TOP deitzen zitzaion Tribunal de Órden Público epaitegian. Bertan epaitu zituzten Jon Aizpurua, Jose Ramon Luzarraga, Guillermo Mariñelarena eta Rufino Ahedo, ETAren paperak idatzi, multikopiatu eta zabaltzeagatik. Euskaraz eta gaztelaniaz editatutako ETAren egunkari bat zabaltzeagatik epaitu eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zieten. Autopsiarako frogak liburuan Koldo Izagirrek jaso bezala, data ez da historikoa epaiketan akusatuek deklaratu zutenagatik, bai ordea, mendeetan gorteko ideologoek buruan ibili eta ahapetik esaten zutena ahoan bilorik gabe esan zuelako fiskalak. Edukia baino, hizkuntza zen delitua.
Iturria:
Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna - Euskal Herria y la Libertad, I. liburukia, (1952-1965, De Ekin a ETA) (Txalaparta)