1998ko ekainaren 05ean,
Ertzaintzak Inaxi Zeberio lizartzarra hil zuen Gernikan tirokatuta. ETAren Bizkaia komandoaren aurkako operazio batean Pablo Picasso kaleko etxebizitza bat asaltoz hartu zuen Poliziak. Bertan Zeberio tirokatu zuten. Eskuburdinak bizkarrean jarrita eta 24 bala zulo zituen gorpuak.
Juan Mari Atutxa sailburuak esan zuen Zeberio zilegizko defentsan tirokatu zutela.
Patxi Marques eta Iñaki Bilbao atxilotu egin zituzten, bigarren hau zaurituta, leihotik salto egin ostean. Biharamunean manifestazioak egin ziren hainbat herritan eta istiluak eta atxiloketak izan ziren.
Iturria:
Ertzaintzak ustezko etakide bat hil eta hamalau pertsona atxilotu ditu (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko ekainak 6)
Zeberiok tiro guztiak aurretik jaso zituela esan du Atutxak (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko ekainak 7)
Ertzainek Zeberiori tiro egin beste biderik ez zutela izan dio Atutxak (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko ekainak 13)