Ertzaintza oldartu zen AHTren aurkako protestaren aurka, Urbinan

Duela
15
urte
Foku

2009ko urtarrilaren 17an,

Ertzaintza oldartu zen AHTren aurkako protestaren aurka, Urbinan. Euskal Y deiturikoaren lanak bertan hasi zituzten zenbait urte lehenago. Mobilizazioen bidez proiektua geldi zitekeela erakutsi nahi zuen AHT Gelditu! Elkarlanak. 4.000 lagunek manifestazio bukaeran eserialdia burutu nahi izan zuten trenbidean, baina ertzainek borraka eta metro gutxira botatako pilotakadekin jipoitu zituzten herritarrak, baita beldurra eragin ere helikopteroa lurretik metro gutxira igaroaraziz etengabe. Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman nahi izan zituen atxilotuak, baina epaileak ez zuen “terrorismo deliturik” ikusi. Mugimendua bere gorenean zegoen.

Iturria:

Urko Apaolaza Avila, Izua AHTren zero kilometroan (ARGIA, 2019ko urtarrilak 13).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte