1984ko apirilaren 22an,
Ertzaintza AEKren manifestazioaren aurka oldartu zen Eusko Legebiltzarraren aurrean. Ordu erdiz istiluak izan ziren manifestari eta Poliziaren artean. AEK-k Bizkaiko zentroetarako atzeratutako diru-laguntzak ordaintzeko eskatzen zion Jaurlaritzari, AEK kontuan izan gabe eratutako HABE atzera botatzea, eta euskararen irakaskuntzan autonomia, kudeaketa demokratikoa eta izaera publiko eta herrikoia bermatzea. Jaurlaritzaren jarrera salatzeko hainbat ekimen egin zituzten. .