1600ko otsailaren 17an,
Erromako Inkisizioak sutan erre zuen eguzkia izar bat besterik ez zela adierazi zuen Giordano Bruno. Teologo, astronomo eta matematikaria heresiaz kondenatu zuten. Astronomian, Kopernikoren eredua hobetu zuen. 1592an atxilotu zuten, eta epaitu ostean sutan erre zuten. Zortzi urtez eduki zuten espetxeratua, epaiketa antolatzen zen bitartean —Veneziako auzitegiaren pean—, blasfemia, heresia eta inmoraltasuna egotzita. Epaiketan bere ideiei tinko eutsi zien Brunok.
Iturria:
Wikipedia – Giordano Bruno.