Errigora ekimena aurkeztu zuten jendaurrean lehen aldiz

Duela
11
urte

2013ko urriaren 28an,

Errigora ekimena aurkeztu zuten jendaurrean lehen aldiz. Iruñean egindako prentsaurrekoan, AEK, Sortzen eta beste hainbat eragilerekin batera, elikadura burujabetza, euskaltzaletasuna eta lurraldetasuna uztartzen dituen proiektua jendarteratu zuten. Aurreko urtean Nafarroako Argia ikastolaren alde eginiko kanpainan izan zen hazia. Geroztik, ehunka milaka euroko ekarpena bideratu diote Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari, adibidez, 2020an 302.000 euro Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eraman ostean.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik