2013ko irailaren 03an,
Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Auzokide gehienak lekualdatuak zituen udalak bertan etxebizitza berriak eraiki asmoz, aurka zeuden zenbait familia salbu. Bizilagun horiekin adostuta, okupazioa abiatu zuen ikasle talde horrek, Errekaleor Bizirik autogestioan oinarritutako proiektua abiatuz.
Ehunka lagun bizi izan dira bertan, hainbat desalojo saiakerari aurre egin diote eta Europako auzo okupatu handiena izatera heldu da. Goiko bideoan, garaiko Gazte Iraultza proiektu komunikatiboak egindako bideoa.
Iturria: