1999ko urtarrilaren 06an,
Errege Magoz mozorrotuta Espainiako Kongresuaren kanpoaldean kateatu ziren euskal presoen Euskal Herriratzea eskatuz Madrilen. Presoekin solidarioak taldeko kideak ziren eta Madrilgo agintariei ikatza eraman zieten ez zutelako espetxe politikei zegokien legea betetzen euskal preso politikoekin.
Iturria:
Errege magoak presoen eskubideen alde. Euskaldunon Egunkaria (1999ko urtarrilak 7)