1960ko martxoaren 05ean,
Ernesto Che Guevararen argazki ikonikoa egin zuen Alberto Kordak. Bezperan Habanako portuan itsasontzi batean izandako leherketan hildako marinelen hiletan izan zen. Argazkilaria Revolución egunkariarentzat ari zen ekitaldia jarraitzen. Irudia argitaratu gabe egon zen, Che hil eta iraultzaren martiri bilakatu zen arte. Jim Fritzpatrick artista irlandarrak argazkia editatu eta irudi bilakatu zuen. Sinbolo honen gehiegizko erabilerak askotan edukia desitxuratu badu ere, historiako argazkirik ezagunenetakoa izaten jarraitzen du.
Iturria:
Rare Historical Photos, The 100 most influential historical pictures of all time (2021ko irailak 24).