'Che' Guevara hil zuen Boliviako armadak CIAren laguntzaz

Duela
58
urte

1967ko urriaren 09an,

Ernesto Che Guevara hil zuen Boliviako armadak CIAren laguntzaz. Kubako Iraultzan parte hartu eta ministro izan ostean, Kongo eta Bolivian ere aritu zen borrokan. Hirugarren Munduan zehar Iraultza zabaltzeko egindako saiakerengatik da ezaguna, besteren artean.

Guevara CIAk entrenatutako soldadu boliviarrek harrapatu eta biharamunean exekutatu zuten, eskuak moztu zizkioten, bere gauzak lapurtu eta trofeo gisa banatu zituzten, eta azkenik, bere gorpua markatu gabeko hilobi batera bota zuten. Felix Rodriguez izeneko Kubako erbesteratuak, adibidez, Giron hondartzako CIAren inbasioan parte hartu zuenak, Boliviako tropei lagundu zien Guevara "ehizatzen". Eta behin harrapatu eta hil zutenean, Cheri erlojua lapurtu eta urte luzez jantzita ibili zuen, publikoki erakusten zuenez.

AEBek esan izan duten arren Che hiltzea Boliviako buruzagien erabakia izan zela, gerora argitaratu diren AEBko gobernadorearen dokumentuek frogatu dute bere helburu nagusietako bat izan zela hori zenbait urtez eta bera hiltzeko ordena zuzenean Etxe Zuritik iritsi zela.

Hedabideen aurrean erakutsi ondoren, CIAk ezkutuan lurperatu zuen gorpua. 30 urtez desagertuta egon ziren gorpuzkiak, harik eta 1997ko uztailean bere hezurrak Villegrandeko herriko kanpoaldean aurkitu zituzten arte.

Che-re gorpuzkiak bilatu eta aurkitu zituzten Bolivian.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte