Eric Cantona futbolariak ostikada jo zion ikusle nazi bati

Duela
30
urte

1995eko urtarrilaren 25ean,

ostikada jo zion Eric Cantona futbolariak Matthew Simmons izeneko jarraitzaileari, Manchester Uniteden partida batean.

Epaileak txartel gorria erakutsi eta kanporatu berria zuen Cantona. Zelai ertzetik aldageletara bidean zihoala, Simmons jarraitzaileak atzerritarra izateagatik iraindu eta agur faxista egin zion bertatik bertara. Cantonaren “ostiko hegalaria”-rekin erantzun zion.

Cantonaren aitona Bartzelonakoa zen, eta Francoren aurka borrokatu zuen erbestera joan aurretik.

Zenbait hedabidek informatu dutenez, Simmons eskuin muturreko Alderdi Nazional Britainiarraren eta Fronte Nazionalaren mitinetan parte hartua zen, eta Sri Lankan jaiotako gizon bati eraso egin zion lapurreta batean 1992an.

Cantonari zigor gogorra jarri zioten: bederatzi hilabetez zelaietatik kanpo eta 120 orduko zerbitzu sozialak. Hala ere, bere ibilbide profesionaleko momentu gozoenetakoa izan zela adierazi izan du askotan: "Ez da egunero faxista bat jipoitzen ahal".

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik