Eric Cantona futbolariak ostikada jo zion jarraitzaile nazi bati

Duela
29
urte

1995eko urtarrilaren 25ean,

ostikada jo zion Eric Cantona futbolariak Matthew Simmons izeneko jarraitzaileari, Manchester Uniteden partida batean. Epaileak txartel gorria erakutsi eta kanporatu berria zuen Cantona. Zelai ertzetik aldageletara bidean zihoala, Simmonsek atzerritarra izateagatik iraindu eta agur faxista egin zion bertatik bertara, Cantonaren “ostiko hegalaria” eraginez.

Cantonaren aitona Bartzelonakoa zen, eta Franco jeneral faxistaren armaden aurka borrokatu zuen erbestera joan aurretik.

Zenbait hedabidek informatu dutenez, Simmons eskuin muturreko Alderdi Nazional Britainiarraren eta Fronte Nazionalaren mitinetan parte hartua zen aurretik, eta Sri Lankan jaiotako gizon bati eraso egin zion lapurreta batean 1992an.

Cantonari zigor gogorra jarri zioten: bederatzi hilabetez zelaietatik kanpo eta 120 orduko zerbitzu sozialak.

Bere ibilbide profesionaleko momentu gozoenetakoa izan zela adierazi izan du gerora, faxista bat ez dela egunero jipoitzen ahal esanez.

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte