1956ko irailaren 23an,
Erbesteko Euzko Jaurlaritzak Nazioarteko Lehen Euskal Biltzarra antolatu zuen Parisen. Nazio Batuen Erakundeak erregimen frankistaren zigorra atzera bota eta nazioartean Espainiako diktadurak zuen onarpena areagotzen ari zela ikusirik, Jose Antonio Agirre buru zuen Jaurlaritzak ideologia anitzeko euskal herritarrak batu nahi izan zituen, euren ordura arteko lanaren balantzea egiteko.
Iturria:
Iñaki Egaña, Euskal Herriaren historia laburra. (Txalaparta).