2008ko irailaren 17an,
Enric Duran ekintzaile kataluniarrak 39 bankuri iruzur egin ziela jakinarazi zuen. Kreditu pertsonalen bidez, 492.000 euro desjabetu zituela adierazi zuen. 39 bankuren bidez lortu zituen kredituak, tartean BBVA, La Caixa, BSCH edo Deutche Bank. Diru hori ez itzuli, eta eragile sozialen artean banatu zuela adierazi zuen. Bere aurkako prozesuan espetxera zigortu zuten, baina ihes egin zuen. Herritarrei dei egin zien bankuekiko kritiko izateko.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).