Enbata aldizkariaren 49

Duela
59
urte

1965eko uztailaren 22an,

Enbata aldizkariaren 49. zenbakiaren salmenta debekatu zuen Pirinio Apaletako Prefekturak. Ipar Euskal Herrian 1960an sortutako aldizkari abertzaletik 1963an alderdia ere eratu zen, eta zentsuratu zuten zenbaki hori Kristiane Etxaluz, Iruñean preso bost hilabete zeramatzan alderdikide eta etakideari eskainitakoa zen. Abuztuaren 4an Frantziako Poliziak Irun eta Hendaia artean aldizkaria turisten artean banatzen ari ziren hainbat ekintzaile ere atxilotu zituen. Hurrengo 50. zenbakia ere zentsuratu eta saltzea debekatu zuen.

Iturria:

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte