1940ko maiatzaren 14an,
Emma Goldman hil zen, anarkista eta emakumeen emantzipazioaren aldeko ekintzailea. AEBetako mugimendu libertarioaren propagandista garrantzitsua izan zen. AEBetatik deportatu zutenean, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunera (SESB) joan zen, baina herrialdearekin desliluratu eta Kanadan bukatu zituen bere egunak.