Emakumez osatutako ETAko komando batek Usparicha ginekologoaren txaletean bonba bat leherrarazi zuen

Duela
45
urte

1980ko azaroaren 07an,

Emakumez osatutako ETAko komando batek Juan Antonio Usparicha ginekologoaren Sukarrietako txaletean bonba bat leherrarazi zuen. Atentatuaren ondoren kaleratu zuten agirian jakinarazi zuten mediku hori abortuaren kontrako mugimendu baten burua zela, baina aldi berean ordain zezaketen emakumeei abortuak egiten zizkiela bere klinika pribatuan.

“Emakumeen askapena babesteko ekintza” bezala izendatu eta “emakumeen askapenean aurrerapausoak eragin ditzakeen edozein ekimenarekin bat egingo” zutela esan zuten.

Iturria:

Patxo Unzueta Explota una bomba junto al domicilio del doctor Usparicha (El País, 1980ko azaroak 8).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik