1944ko apirilaren 21ean,
Emakumeen boto eskubidea onartu zuten Frantziako Estatuan. Oraindik nazien okupaziopean zegoela, Charles De Gaulleren behin-behineko gobernuak hartu zuen erabakia Aljerren. 1848an gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zuen lehen herrialdea, Europako azkenekotakoa izan zen emakumezkoena onartzen. 1945eko apirileko udal hauteskundeetan hartuko zuten emakumeek lehen aldiz parte hauteskundeetan, eta 1945eko urrian 33 emakume izango ziren hautatuak. Neurria, ordea, ez zuten kolonia guztietan aplikatu.
Iturria:
Louis Metivier, 21 avril 1944 : les femmes obtiennent le droit de vote (France TV, 2022ko apirilak 21).