1912ko urtarrilaren 29an,
Emakumeek gidatzen zuten ‘Ogia eta larrosen’ grebaren baitan, oihalgintzako milaka langilek manifestazioa egin zuten AEBetako Massachusetsen, Lawrence hirian. Poliziak manifestariei tiro egin zien 34 urteko Anna LoPizzo hilez. Bertan zeudenek adierazi zuten argi ikusi zutela Oscar Benoit izeneko polizia tiro egiten, baina honek faltsuki egun hartan bertan ez zeuden bi langileri egotzi zien hilketa. Asteetan luzatu ziren protestak, erruduna zigortu eta grebaren helburu zen soldata igotzea lortu arte.
Iturria:
Josefina L. Martínez, ¡No somos esclavas! Huelgas de mujeres trabajadoras, ayer y hoy.