2016ko urriaren 25ean,
Elhadji Ndiaye senegaldarra hil zen Iruñeko polizia-etxean. Aurrez, atxilotu zutenean, Ndiaye bere onetik aterata zegoela eta polizia-autoan sartu zutenean lasaitu zela adierazi zuen poliziak. Atxiloketaren unean bertan zegoen hainbat lekukoren arabera, ordea, atxiloketa bortitza izan zen, eta atxilotua autoan sartu zutenean konorterik gabe zegoen. Heriotzaren ostean hainbat eragilek deituta manifestazioa egin zen, heriotza argitzeko eskatuz. Ez da sekula inor epaitu hilketagatik.