1984ko ekainaren 22an,
Ekologista talde batek Hernaniko Industrias Químicas Urumea lantegiak ibaira isurtzen zuen ura jaso eta lantegiaren ur hornidurara isuri zuen. Enpresak zioen arazi gabe ibaira isurtzen zituen urak ez zirela kaltegarriak. Ekintzaileek giza-katea osatu eta lantegiak isurtzen zuen ura kubo bidez jaso eta lantegiaren barne-zirkuitura bota zuten.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa)