1969ko maiatzaren 25ean,
Ekintzaile talde batek lortu zuen urte erdiz geratzea Vietnamgo gudarako jendea erreklutatzeko prozesua. Goizaldeko 2:00etan sartu ziren Chicagoko erreklutamendu bulegora, 50.000 gizonen fitxak hartu, kalera atera eta su eman zieten guztiei. Chicagoko 15ak gisa ezagun egingo ziren ekintzaile hauen artean bi apaiz katoliko zeuden. Ekintza amaitutakoan ez zuten ihes egin, eta suhiltzaile eta poliziak iristeko zain geratu ziren. Bi urte eta erdi egin zituzten espetxean, baina sei hilabetez geratu zen erreklutamendua, galdutako informazio guztiagatik.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).