'Gran Hermano' telebista saioan sartu zen euskal presoen aldeko ekintzaile bat

Duela
25
urte

2000ko maiatzaren 31n,

ekintzaile batek Espainiako telebistako programarik ikusienetakoa zen Gran Hermanon sartzea lortu zuen eta euskal presoen Euskal Herriratzea eskatu zuen. Zortzi solidarioren ekimena izan zen eta bat izan zen hesiak gainditu eta barruraino sartzea lortu zuena, gerora jakin zenez.

Nahiz eta programak ez sekula aipatu ere egin gertaera, programa 24 orduz emititzen zuten zuzenean, eta telebistan ikusi zen ekimena. Tele5 kateak gertaera zentsuratu zuen arren, Interneti esker asko zabaldu zen eta polemika handia eragin zuen.

Gran Hermano urte hartan estreinatu zen Tele5 katean, eta reality show formatuko lehenengo esperientzia handienetakoa izan zen Espainiako estatuan. Programak gizarte-esperimentu gisa aurkeztu zuen bere burua. Parte-hartzaileak etxe batean isolatuta bizi ziren, 24 orduz kameraz grabatuta, eta ikusleek erabakitzen zuten nor kanporatu astero. Lehen edizioaren arrakasta handia izan zen, eta gaueko emanaldia milioika ikuslek jarraitzen zuten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte