1931ko apirilaren 14an,
Eibarren Espainiako Errepublika aldarrikatu zuten hauteskundeak errepublikano eta sozialistek irabazi ostean. Aldarrikapena egiten lehen hiria izan zen, goizeko ordu txikitan bildu ziren bi alderdiak. Udal berria osatu ondoren, hiru koloreko bandera ipini eta aldarrikapen ofiziala egin zuten.