1937ko apirilaren 23an,
Eibar bonbardatu zuen abiazio frankistak. Bonbardaketan bi hildako izan ziren. Egun berean Barakaldo, Bilbo, Elgeta eta Erandioko hiriguneak bonbardatu zituzten frankistek, helburu taktikoekin bonbardatutako beste hainbat posizioz gain. Handik hiru egunera frankisten eskuetan erori zen Eibar.
Iturria:
Xabier Irujo, Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936-1937) (Gogora, Memoriak bilduma).