1882ko apirilaren 19an,
Ehunka haur, emakume eta gizonek Poliziaren aurka borrokatu zuten Eskoziako Skye Uhartean. Etxaldeen neurriz kanpoko alokairuek eta lursailetan artzaintzarako eskubideen ukoek bultzatuta, alokairu-grebak abiatu eta lursailak okupatu zituzten abeltzainek. Gatazka Eskozia iparraldean zabaldu zen, eta protestekin amaitzeko 1884an lurraldea militarki okupatu behar izan zuen Britainiako Gobernuak.
Iturria:
The Hebridean Land Revolt (Libcom, 2018ko martxoak 2).