1977ko urriaren 26an,
Ehungintzako 8.000 langilek nagusiak lantegian giltzapetu zituzten Indiako Kanpur hirian, ez zietelako soldata ordaindu zenbait hilabetez. Teilatuan azidoa eta gas-zilindroak jarri zituzten, eta gauzak zartaraztearekin mehatxu egin zuten. 54 orduz lantegia setiatu ostean, euren eskaerak betetzea lortu zuten.
Iturria:
Libcom, The cycle of struggle 1973 to 1979 in India.