Egunik odoltsuena izan zen euskaldunentzat Lehen Mundu Gerran

Duela
110
urte

1914ko irailaren 21ean,

167 euskaldun hil ziren, Frantzia iparraldean, Craonne herrixkaren inguruetan. Lehen Mundu Gerran egunik odoltsuena izan zen euskaldunentzat. Guda Handian milaka euskaldunek desertatu zuten eta Hego Euskal Herrira edo Ameriketara ihes egin. Hala ere, guda hau oso traumatikoa izan zen, ia 6.000 euskaldun hil baitziren frontean, eta beste milaka betirako elbarritu. Hildakoak aberriarentzat –Frantziarentzat– hil zirela aldarrikatzen zuten agintari eta apaizek, Iparraldeko euskal gizartea asimilatzeko indar eginez.

Iturria:

Eneko Bidegain - Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria hitzaldia.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik