Lau hildakorekin egun beltza Euskal Herrian, Amnistiaren Aldeko Astean

Duela
47
urte
Istiluak izan ziren Donostian ere. (Arturo Delgado / ARGIA Fototeka)

1977ko maiatzaren 13an,

Egun beltza Euskal Herrian, Amnistiaren Aldeko Astean. Lau heriotza Poliziaren jardunarekin lotuta.

Iruñean, Espainiako Poliziak lepoan tiro bat jota hil zuen José Luis Cano Pérez, taberna batetik atera eta jipoitu ondoren.

Jose Luis Cano errenteriarra hil zuen tiroz Iruñeko taberna batean Espainiako Poliziak.

Iruñean bertan, Luis Santamaría Mikelenari bihotzekoak jo zion Poliziak gazte bat nola jipoitzen zuen etxetik ikusten ari zenean, gomazko pilota batek balkoi batean jo ostean.

Errenterian, aurreko egunean hil zuten Rafael Gomezen heriotzagatik greba orokorra antolatuta zegoen eta Poliziak tiroz Gregorio Maritxalar Aiestaran hil zuen, kaleko istiluak ikustera balkoira ateratzean; hilaren 23an hil zen ospitalean.

Clemente del Cano Ibañez autopistako langilea ere hil zen, Guardia Zibilaren aginduz barrikada bat erretiratzen ari zela auto batek harrapatuta.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria Fundazioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte