2011ko urtarrilaren 25ean,
Egiptoko iraultza hasi zen. Hosni Mubarak presidente autoritarioaren aurkako protestak abiatu ziren herrialdeko hainbat hiritan eta Kairoko Tahrir plaza bilakatu zen epizentroa.
Erantzun errepresiboak protestak hauspotu zituen, eta otsailean Mubarakek boterea utzi behar izan zuen.