2016ko urtarrilaren 08an,
Egian euskaraz bizi nahi dugulako ekimena abiatu zuten Donostiako Egia auzoan. Otsailaren 26ra bitartean auzoko eragileek euskaraz aritzeko konpromisoa hartu zuten, eta otsailaren 26tik martxoaren 4ra norbanakoek. Euskaldunen ahalduntze kolektiboa bilatzen zuen ekimen hau eredu hartuz antzeko esperientziak abiatu ziren gerora.