Eduardo Galeano hil zen Montevideon, kazetari eta idazle uruguaiarra

Duela
10
urte

2015eko apirilaren 13an,

Eduardo Galeano hil zen Montevideon, kazetari eta idazle uruguaiarra. Bere lan esanguratsuena 1971n argitaratutako Latinoamerikaren zain urratuak da. Kontinente horren ustiaketa kolonialaren kronika historikoa egin zuen bertan, eta debekatua egon zen Hego Amerikako diktaduretan. Galeanok 1973an Uruguaitik eta 1976an Argentinatik ihes egin behar izan zuen, diktadura horien ondorioz. 1985ean itzuli zen Montevideora. Mundu osoan ezaguna, bere lanak hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli izan dituzte.

Iturria:

Gorka Arrese, Inoiz ere ez dira zoriontsuak izango (Berria, 2021eko urriak 7).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte
Duela
155
urte