EAJ makina txanponjaleen ustelkeria kasuan inplikatzen zuen txosten baten berri eman zuen Egin-ek

Duela
35
urte

1990ko apirilaren 06an,

EAJ makina txanponjaleen ustelkeria kasuan inplikatzen zuen txosten baten berri eman zuen Egin-ek. PSOEren txosten bat zen, hain zuzen. Makina horien lizentzien salmenten bidez, 1985 eta 1989 artean alderdia legez kanpo finantzatu zuela egotzi zioten EAJri. Herrizaingo Sailak 8.000 lizentzia era irregularrean saldu zituela salatu zuen herri akusazioak, 5.000 milioi pezetako operazioan; auzitegietan, ordea, ez zen frogatzerik izan. Epaileek auzia preskribatu zuten, ikerketa abiatu zenetik epaiketa hasi arte bost urte baino gehiago igaro zirela esanez.

Iturria:

Erredakzioa, Un informe reservado del PSOE implica de nuevo al PNV en el fraude del juego (Egin, 1990ko apirilak 6)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte
Duela
155
urte