1937ko apirilaren 07an,
Donostian euskara eta katalan asko entzuten zela salatu zuen Falangeren Unidad egunkariak. Kataluniatik ihes egindako burgesiak Donostiara jo zuen Gipuzkoako hiriburua frankistek hartzean, eta eskuinekoak izan arren, katalanez egiten zuten hitz. Frankistek, ordea, ez zuten hori begi onez ikusten eta artikulua argitaratu eta astebetera, Gobernadore Militarrak espainieraz egiteko agindu zuen.
Iturria:
Koldo Izagirre. Euskararen Historia txikia Donostian (1800-1998) (Susa).