2016ko maiatzaren 29an,
Donostian eraiki asmo zuten erraustegiaren aurkako kanpaldia abiatu zuten Gipuzkoa Zutik lelopean. Antolamendu horizontala praktikan jarriz, arratsaldero hitzaldiak, asanblada eta ekimenak egin zituzten, erraustegia sinbolo gisa hartuta sistema kritikatuz. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak gogor egin zuten kanpaldia amaitzen saiatzeko. 1.000 lagunetik gorako asanbladak egitera iritsi ziren, 23 gau eta egunez iraun zuen borrokaldian.
Irakurri hemen mugimendua kalean zela ARGIAn ateratako erreportajea: Arnasa hartu nahi dutenen plaza.