1964ko apirilaren 20an,
Donostiako Udaleko lau zinegotzik uko egin zioten Francok ezarritako “bakezko 25 urteak” ospatzeko egitekoa zen Te Deum elizkizunera joateari. Ospakizun horiek erregimen frankistak abiatutako propaganda operazioa izan ziren, Franco diktadorea gerraren irabazle ez ezik, bakearen bermatzaile agertzeko. Desobedientzia ekintza horrengatik, Manuel Valencia Remón gobernadore zibilak 10.000 pezetako isuna ezarri zion zinegotzi horietako bakoitzari.