Donostiako setioa amaitu zen Urgullen gotortuta zeuden frantsesak errenditu zirenean

Duela
211
urte

1813ko irailaren 08an,

Donostiako setioa amaitu zen Urgullen gotortuta zeuden frantsesak errenditu zirenean. Frantsesak kanporatu asmoz, Espainiaren aliatu ingeles eta portugaldarrek sarraskia egin zuten astebete lehenago hirian: hirian aurkitu zuten guztia lapurtu eta adin guztietako emakume donostiar ia guztiak bortxatu edo hil zituzten, frantziarrak Urgull mendian gora jo eta bertako gazteluan babestu ziren bitartean. Abuztuaren 31tik 1.600 lagunetik gora hil eta hiriari su eman zioten. Dokumentatuta geratu dira Castaños jeneral espainiarraren hitzak, donostiarrei zigorra opaz frantsesen okupazioaren aurka ez borrokatzeagatik.

Iturria:

Iñaki Egaña, Donostia 1813: Quiénes, cómo y por qué provocaron la mayor tragedia en la historia de la ciudad. (Txertoa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik